Gida honen bitartez, gure liburutegian dauden Anton Txekhoven lanak nahiz egileari buruz idatzi den guztia jaso nahi dugu.
Lehenengoz Txekhovek idatzitako lanak aipatu ditugu genero edo gaika antolatuta eta, horietako bakoitzaren barruan, jatorrizko argitalpen dataren arabera edota, antologien kasuan, horien edizio dataren arabera. Bigarrenean idazleari buruzkoak jaso ditugu eta, hirugarrenean, Interneteko zenbait helbide. Hemen jasotzen ditugu bai Txekhov beraren obrak testu osoarekin bai berari buruz idatzi izan diren artikuluak, hizkuntza desberdinetan.
Azpimarratu nahi dugu gida hau zabalkundekoa baino ez dela, ez dugula gaia agortzeko helburuarekin egin. Txekhoven lanen zerrenda handiagoa eskuratzeko, Brandeis University-k Interneten paratutako web orria: Anton Chekhov (1860-1904) http://people.brandeis.edu/~teuber/chekhovbio.html kontsulta daiteke.
Bibliografia oharren transkripzioa eta aurkezpena liburutegietako araudiari jarraituz egin da.
Erreferentzia bibliografikoak ondorengo argibideak ematen ditu: